Aiezkoako mendietan Auñamendiren magalean Iratiko oihanaren itzalean bihotzaren erdian euri, elur eta laiño laiño guztien artean zegoen eta dago bakardadean ixillean, lo Orbaizetako ola Orbaizetako fabrikaren ondarra eta oroitzapena. Tegi baliosa altxor preziatua, karlistek eta lieberalek borrokatutakoa, osinean amildu eta gero finean edozein aizeren menpekoa. Zure azken atsaren lekuko Telleria zuzendaria zure magalean ehortzia Xangoaren bakean labeen ondoan fago batzuen azpian, sabeleko suaren getari hillik ere zeletan. Orbaitzetako ola gure amets arriztatua gure itsaropen urtua hor zaude zu zara mendien erdian euri, elur eta laiño gure aragi urratuaren ondar hil eta bizia, Orbaizetako ola zahar eta berria gure izatearen oroitarria.